速報APP / 遊戲 / Historian Zehar

Historian Zehar

價格:免費

更新日期:2018-06-21

檔案大小:49.7 MB

目前版本:1.2.10

版本需求:需要 iOS 9.0 或以上版本。與 iPhone、iPad 及 iPod touch 相容。

支援語言:英語

Historian Zehar(圖1)-速報App

Joka dezagun!

Erakutsi zure ezagutzak eta habileziak galdera sorta honi ongi eta ahalik eta azkarren erantzunez!! Eta lehiatu zure kideekin!

Puntuazio gorena lortzeko prest? Hasi aurretik, izan kontutan datozen oharrak.

Berrogeita hamar laukitxo dituen ibilbidea gauzatu behar duzu, 4 koadrantetan banatua. Hasieran lehenengoa bakarrik d**o aktibatuta, beraren lehenengo laukitxotik hasiko zara jokatzen.

Historian Zehar(圖2)-速報App

Mugitu laukiz lauki, taulan aurrera eginez eta koadrante berriak desblokeatuaz!

Beti aurrera, ezin da atzera egin!

Zure bidaian laukitxo bakoitzean galdera bat erantzun beharko duzu. Saiakera bakarra daukazu, huts egiten baduzu ezingo duzu beste aukera bat egin. Asmatutako galdera bakoitzarengatik puntu jakin batzuk lortuko dituzu, erantzuten emandako denboraren arabera. Ez baduzu asmatzen, ez duzu punturik lortuko.

Zure eta kideen puntuazioa kontsultatu dezakezu sailkapenean. Zure aurrerapenaren arabera, domina eta tituluak lortuko dituzu. Partida amaituko duzu taula guztia osatzean, berrogeita hamar galderei erantzun ostean.

Bidetik ezustekoak izango dituzu… Gertaeren taulatxotatik igaroko zara, hemen daude galderarik zailenak eta bi motatakoak dira: izarrek puntuazio bikoitza emango dizute eta burezurrek, pilatuta dituzun puntuen erdia galerazi diezazukete. Hobe duzu asmatu!, ezta?

Lortuko duzu domina guztiak batu eta mito bihurtzea?

支援平台:iPhone, iPad